Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Migel Goiaingeruaren eliza

  • San Migel Goiaingeruaren eliza

San Migel Goiaingeruaren eliza

Idiazabal erdian dagoen San Migel Goiaingeruaren eliza herriko monumenturik adierazgarrienetakoa da. Atetzar erromaniko-gotikoa XII eta XIII. mendeen artean egin zuten. Alboetako grabatuek eta atean zizelkatutako zeinu geometrikoek oso aspaldikoa dela erakusten dute. XVII. mendean amaitu zituzten gurutze-ganga ederrez estalita dago barnealdea. Nabarmentzekoa da, era berean, Kurutzeta baselizatik ekarri zuten bataiarria. Migel Irazustak diseinatu eta Jose Antonio Iparragirrek egindako erretaula barroko ikusgarria da barruan gordetako beste altxorretako bat. Bertan ikus daitezkeen irudi gehienak Juan Bautista Mendizabalek egin zituen. XVIII. mendean eman zuten amaitutzat erretaula.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Parrokia Eliza

Helbidea:

Calle Mayor, 23  - 20213  Idiazabal

Telefonoa:   +34 943 188 203 / +34 943 187 100 (Udala)Telefonoa:  

+34 943 188 203 / +34 943 187 100 (Udala)

Helbide elektronikoa:

turismo@idiazabal.eus

Estilo artistikoa:

Erromanikoa

Garaia:

XII. mendea

Euskadi, auzolana