La Quadra dorre erraldoia XV. mendekoa da eta garai horretako leinuen arteko borrokan garrantzia izan zuen. Oinaztarrak ziren La Quadra familiarena zen. Dorrea ohikoa baino gotorleku konplexuagoa da, 20 metro inguru ditu altueran eta kanpo harresia du.
Oina karratua du eta hormak harlangaitzez eginda daude, izkinetan berriz, harlandua erabili zuten. Hiru solairu ditu, behekoa korta, biltegia eta beharrezkoa zenean, kartzela moduan erabiltzen zen. Lehen solairua, berriz, eguneroko bizitza egiteko erabiltzen zuten, zortzi metro ditu altueran.
Eta azken pisua gela bakarrak osatzen zuen, puntadunak ziren lehioek argitzen zuten. Leihotxo konopial bat ere badu, Salcedo eta Zamudiotarren armarriekin. Dorrearen barruko egitura egurrezkoa zen eta teilatua berriz piramide itxurakoa.
Datu interesgarriak
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Torre
Barrio de La Quadra de Arriba
- 48840
Güeñes
XV. mendea