Arenazako haitzuloko pinturak

Arenazako haitzuloko pinturak

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arenazako kobaren sarrerak estalagmitazko eraketa batez egindako arku zatitu baten itxura dauka. Sarreran galeria handi bat dago, 20 metro ditu luzeran eta erdi parean sabaia oso altua da. Hortik haitzuloaren gela nagusira joaten da, gela horretan zezen baten buruaren irudia dago, gorriz margotuta. Baina haitzuloko altxorrik handiena beste gela batean dago, sarrera estu eta zail batetik igaro ondoren, hainbat oreinen irudiak dauden gelara iristen da. Magdaleniar aroko margoak dira, 10 irudi guztira, gehienak gorriz egindakoak. Ikertzaileak bakarrik sar daitezke kobazulora, eta erreprodukzio bat dago ikusgai Enkarterri Museoan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Kobazuloa

Helbidea
Barrio de San Pedro - 48191 Galdames
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
Historiaurrea
Euskadi, auzolana