Foruko Erromatarren herria

Foruko Erromatarren herria

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Foruko herrixka erromatarra Elexalde auzoko muino batean dago, hegoaldeko hegalean. Bizkaian dagoen erromatarren aztarnategirik garrantzitsuena da, bai hartzen duen hedaduragatik, baita han aurkitutako aztarnen kontserbazio-egoeragatik ere.

 

Kristo ondorengo I. eta V. mendeen artean bizi izan ziren erromatarrak gune horretan. Aztarnategia 1982an aurkitu zuten bi epigrafe latindar topatu ostean. Ordutik ari dira indusketa lanak egiten, eta, apurka-apurka, erromatarren garaitik ezkutuan izan dena azaleratzen ari dira. Guztiz amaitu ez badute ere, arkeologia lanek begi bistan utzi dituzte erromatarren egiturak, zehazki bederatzi mota (biltegiak, tailerrak, labeak eta bulegoak tarteko). Hainbat material ere aurkitu dira aztarnategian, zeramikazko, burdinazko eta beirazko gailuak adibidez.

 

Aztarnategiak 60.000 metro karratuko eremua du eta erromatarren herria Urdaibaiko gune estrategikoan kokatuta zegoen. Antzina, horrek merkataritza harremanak nabarmen errazten zituen Kantaurialdeko eta Akitaniako beste zenbait herrirekin.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Poblado romano

Helbidea
Barrio de Elexalde - 48393 Forua
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Erromatarra
Garaia
K.o. I. mendetik V.mendera

Zerbitzuak

  • Parkinga
Euskadi, auzolana