Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Gipuzkoa Plaza Donostiako erdigunean dago eta hiriko lekurik ospetsuenetakoa da. Jose Maria Usandizaga musikagile eta pianistaren eskulturaz gain, tenplete meteorologiko bat, marmol zurizko orduen mahai handi bat eta hainbat koloretako lorez egindako erloju itzel bat daude bertan.
Plazaren erdian dauden lorategietan eta bidexketan donostiar asko elkartzen dira, atseden hartzeko leku ezin hobea baita. Askok, gainera, oso gustuko dute urmaelean bizi diren ahateei jaten ematea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza dago parkearen aurrean.
1885ean Jose de Goico arkitektoak egindako eraikin neoklasiko paregabea da, eta Gipuzkoako hainbat marinelen irudiak ditu aurrealdean.
Jarduera ugari egiten dira plazan urte guztian zehar. Uda garaian, esaterako, liburu azokak egiten dira eta haurrentzako zaldiko-maldikoak jartzen dituzte. Gabonetan, berriz, jaiotza ezin ederrago bat ipintzen dute.
Plaza