Cuba etxea 1885ean eraiki zuten baina XX. mendearen hasieran, jabe berriak goitik behera eraberritu zuen. Bost solairuko eraikina da, estilo neobarrokoan egindakoa. Eraikina oin karratua duen bolumen aglomeratua da. Aurrealde nagusian ataripea dauka, eragin errenazentistaren ondorioa, zutabe toskanarrak eta gruteskoekin. Apaingarririk nagusienak ere aurrealde horretan ditu: landutako harburuak dituzten hegalak, leihoak frontoiekin edo balkoi neobarrokoak, adibidez. Lorategia ere badu, pergola eta Lourdesko Ama Birjinaren kobazuloarekin.
Datu interesgarriak
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Palacio
Sandamendi Auzoa, 2
- 48192
Gordexola
Neobarrokoa
XIX. mendea