Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Aieteko Jauregia

  • Aieteko Jauregia
  • Aieteko Jauregia
  • Aieteko Jauregia

Aieteko Jauregia

Bailengo dukeen aginduz eraiki zen Aieteko jauregia, 1878an. Antzina, Done Jakue Bidea egiten zuten erromesak bertatik igarotzen ziren. Estilo neoklasikoa du oinarri, eta ustez Adolfo Ombrecht Frantziako arkitektoak eraiki zuen. Donostiako eraikinik preziatuenetako bat izateaz gainera, XIX. mende bukaerako dotoretasuna islatzen du.

 

Miramar jauregia eraiki zuten arte -1893an- Espainiako hainbat erregeren (Isabel II.a, Alfontso XII.a, Maria Kristina eta Alfontso XIII.a) bizileku izan zen. Pertsonaia ospetsu asko izan dira jauregiko aretoetan, tartean, Viktoria erregina eta Eugenia Maria de Montijo. Frankismoan ere asko ziren udaldian Donostiara etortzen zirenak. 1941 eta 1975 bitartean Frankok Aieteko jauregian igaro zituen udako oporrak. Handik abiatu zen Hendaiara Adolf Hitlerrekin biltzeko, eta jauregian zegoela erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetako politikaren alde egitea.

 

2010ean jauregia zaharberritu zuten, eta gaur egun Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen egoitza da. Bakearen Etxea eta Kultur Zentroa ez ezik (3.660 metro koadro orotara), lorategiak, umeentzako jolas gune bereziak, bonsaien txokoa, taberna eta jatetxea ere baditu. Lorategiek aparteko aipamena merezi dute; 74.000 metro koadroko azalera dute, eta Ducasse lorezainak diseinatu zituen.


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Haur-instalazioak / Parkea / Jatetxea / Erakusketa-aretoa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea:

Paseo de Aiete  - 20009  Donostia / San Sebastián

Telefonoa:   +34 943 481 166 (Donostia Turismoa)Telefonoa:  

+34 943 481 166 (Donostia Turismoa)

Helbide elektronikoa:

sansebastianturismoa@donostia.eus

Estilo artistikoa:

Neoklasikoa

Garaia:

XIX. mendea

Euskadi, auzolana