Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Oxirandoko multzoa dorreak eta jauregiak osatzen dute, Bizkaiko Monumentua izendatua dago. Dorre gotiko berantiarrak (XV. mendearen amaierakoa) lau angeluko oina du eta hiru solairutan banatuta dago.
Sarrera puntadun arkua da. Lehen solairuan eguneroko bizitza egiten zuten eta gezileihoak eta puntadun leihoak ditu nabarmentzekoen artean. Azken pisuari dagokionez, egongela zabala zen, argitsuagoa eta leiho gehiagorekin. Aurrealde nagusian Palacio leinuaren armarria dauka.
Bestalde, jauregi errenazentista (XVI. mendekoa) dorrearen mendebaldean dago itsatsita; biek altuera berdina dute eta harlangaitzez eginda daude. Beheko solairuan sarrera dago, kanoi eskartzanoa duen kofadura arkitrabatu handia.
Baina benetan deigarria azken solairuko "loggia" da. Erlaitz apaindu batek beheko solairutik bereizten du eta gainean baranda bat du, murriztutako arkuekin lotzen diren zutabe toskanarrekin.
Dorre eta jauregia