Bergara Erdi Aroan sortu zen, eta ezin hobeto jakin du garai hartako eraikinak gaur arte mantentzen. Erdigune historikoan, esaterako, Errenazimentu garaiko etxe ugari ikus daitezke. Besteak beste, Agirrebeña eta Arrese etxeak, ertzetan balkoiak dituztela. Zaharragoak ere badira, ordea: Goenkaleko 3. etxea, adibidez. Eraikin gotiko horretan jaio zen Koldo Eleizalde idazlea. Bergarako turismo bulegoa udan, Aste Santuan eta udazkeneko zubietan egoten da zabalik, eta egun horietan bisitaldi gidatuak antolatzen dira alde zaharrera.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Erdigune historikoa
- 20570
Bergara