Arezpakotxaga-Mendibil jauregia bikaina da, Elorrioko noble eta zaharrenetarikoa. Barroko estiloa erabilita herrialdean eraiki zen lehen jauregietako bat da. Ornamenturik gabekoa da eta inguruko jauregi asko eraikitzeko eredu izan zen. Bi pisu eta ganbara dituen bolumen kubikokoa da eraikina. Harlandu errezko hormak ditu, mendebaldean eta behe solairuan izan ezik, horiek harlangaitzezkoak dira. Jauregian armarri ederra dago, fatxada nagusia eta ekialdeko fatxadaren artean tolestua. Nahita jarri zuten hor, plaza nagusitik jauregira bidean familiaren armarria ikusi ahal izateko. Mendebaldean, toskanar estiloko zutabeen gainean erdi puntuko lau arku dituen arkupe ikusgarria du. Badu bereizgarri gehiagorik ere Arezpakotxaga-Mendibil jauregiak: dorre txiki bat du alboan itsatsita, herriko harresia zenaren zati bat da. Jauregia etxe pribatua da, Elorrion zehar egiten diren bisita gidatuetan kanpoko aldea erakusten da.
Zerbitzuak: Parkea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Palacio
Don Tello, 1
- 48230
Elorrio
Barrokoa
XVII. mendea
Informazio gehiago