Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Etxebarriko San Agustin eliza

Etxebarriko San Agustin eliza izen bereko auzoan dago, Elorriotik kilometro gutxira. Eliza XI. mendearen hasieran eraiki zuten, baina gaur egun zutik dagoena XV. mendean berreraikitakoa da. Euskal gotiko estilokoa da. Nabe bakarreko eliza da eta nerbio zorrotzez egituratutako ganga du. Barrualdean erretaula plateresko bikaina du, erdian San Agustinen irudiarekin. Tabirako kondeen momiak, lehen eliza eraiki zutenak, harrizko hilobi banatan daude. Elizpeak tenplu guztia inguratzen du eta ekialdean kanpandorre barrokoa dauka, XVIII. mendekoa.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Barrio de San Agustín - 48230 Elorrio
Telefonoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XV. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea
Euskadi, auzolana