Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Sortzez Garbiaren basilika

  • Sortzez Garbiaren basilika
  • Sortzez Garbiaren basilika

Sortzez Garbiaren basilika

Sortzez Garbiaren basilika 1459. urtean hasi ziren eraikitzen, gotiko estiloan, baina lanak geldo zihoazen eta 1506an bukatu zuten.

 

Horrek eraginda, errenazimenduko hainbat egitura ere baditu elizak. Gotikoa sarrera bietan, arrosa-leihoan, eta elizpeari eusten dioten zutabe batzuetan atzematen da. Estilo errenazentista berriz, elizaren goiko aldean, leihoetan eta kanpandorre ederrean.

 

Elizaren oinak hiru nabe ditu, erdikoa zabala da eta besteak, berriz, oso estuak. Kapitel korintiarrak dituzten lau zutabe handik gurutzadurako ganga gotikoa eusten dute. Bereizgarri bat dute zutabeek: kapiteletan landare apaingarriak izan ordez, buru bitxia duten irudiak daude.

 

Koruak hiru nabeen zabalera betetzen du. Elizaren barruan balio handiko erretaulak daude, aipagarrienak nagusia eta albokoak, rokoko fasean zegoen barroko estilokoak dira.

 

Altarearen erdian, berriz, zilarrezko kutxa batean, San Balendin Berriotxoaren gorpuzkinak daude gordeta.


Zerbitzuak: Parkea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Basilika

Helbidea:

Plaza de Gernikako Arbola  - 48230  Elorrio

Telefonoa:   +34 946 820 228 (Basilika) / +34 946 820 164 (Turismo Bulegoa)Telefonoa:  

+34 946 820 228 (Basilika) / +34 946 820 164 (Turismo Bulegoa)

Helbide elektronikoa:

turismoa@elorrio.eus

Estilo artistikoa:

Gotikoa eta errenazentista

Garaia:

XV. mendea

Euskadi, auzolana