Berriozabaletako iturria

Berriozabaletako iturria

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Manuel Placido Berriozabalbeitiak agindu zuen Berriozabaletako iturria eraikitzea; bera jaio zen auzoari oparia egin nahi zion. Perun egin zuen dirutzarekin ordaindu zuen zubia. Hara joateko bidearen hasieratik ikusgarria da monumentu hau: bidearen alboetan, bost metrotik bost metrora, harrizko zutabetxoak daude. Iturriak eta harraskak osatzen dute monumentua. Terraza artifizial erdi borobil batean dago, Urkiola aldeko mendiak aurrean dituela. Iturriaren aurrealdeak duen apaindura bakarra harlauzak eta lehoi baten buruaren itxurako iturri metaliko bat dira. Albo banatan beste bi iturritxo termal ditu, horietara joateko hiru eskailera daude. Harraska iturriaren atzealdean dago, eta zirkulu-erdi formakoa da. Guztia inguratzen hemiziklo formako harresi bat dago, zazpi eserlekuz osatua. Horrela, antzoki bat dirudi, auzokoen bilgune izateko egina.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Iturria

Helbidea
Barrio de Berriozabaleta - 48230 Elorrio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana