Arte eta Kultura
Andre Mariaren Zeruratze parrokia herriaren goiko aldean dago. Eraikin honi buruzko lehen dokumentua 1495ekoa da. Eraikuntzak fase ugari izan zituen, eta, beraz, estilo asko ditu: gotiko berantiarra, errenazentista eta barrokoa. Nabe bakarra eta abside oktogonala ditu. Hormak harlangaitzezkoak dira eta 11 kontrahormek eusten dituzte. Izkinak, ordea, harlanduzkoak dira. Eliz atariak L forma dauka. Sarrera nagusian arku erdizirkular bat dauka, eta gurutze-gangak ditu sabaian. Absidea, aldiz, ganga laua da. Eliza honetan dago 1566an Loinazko San Martin bataiatzeko erabili zuten bataiarria.
Zerbitzuak: Parkinga / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parrokia
Andra Mari, 19
- 20200
Beasain
XV. mendea