Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arteagako Gaztelua

  • Arteagako Gaztelua

Arteagako Gaztelua

Leku paregabean dago kokatuta Arteagako gaztelu ederra, Urdaibaiko erreserbaren bihotzean; halaber, kareharriz eta marmolez egindako dorre neogotiko ikusgarria da eraikina.

 

XIII. mendetik hona leku berdinean egon arren, egungo eraikina Couverchef eta Ancelet arkitekto frantsesek osatu zuten 1856an Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo enperadore-enperatriz frantsesen aginduz, izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusiek beraien seme Eugenio Bonaparte jatorrizko bizkaitar gisa izendatu zutela eskertzeko dorrea berreraikitzea erabaki zuten.

 

Horrela, erdi-aro berriko jauregia eraiki zuten Gautegiz-Arteagan, Frantziako arkitektura gotikoan oinarritutako dorre neogotiko dotorea. Estilo neogotikoa nabarmena da, gainera, arku itsu eta bao bikoitzetan; baita eraikin barruko apainketetan ere.

 

Egun, ostalaritzarako egokituta dago Arteagako gaztelua, eta hortaz, haren logela ederretako batean ostatu hartu eta jatordu paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen du, jatorrizko ezaugarriak modu dotorean mantendu dituen ingurune ederrean.


Zerbitzuak: Komunak / Taberna/kafetegia / Parkinga / Parkea / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak

Monumentu mota:

Gaztelua

Helbidea:

Gaztelubide, 7 (Barrio Zelaieta)  - 48314  Gautegiz Arteaga

Telefonoa:   +34 946 240 012Telefonoa:  

+34 946 240 012

Helbide elektronikoa:

info@castillodearteaga.com

Estilo artistikoa:

Erromantizismo garaikoa

Garaia:

XIX. mendea

Euskadi, auzolana