Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Larrarteko trikuharria

Larrarteko trikuharria izen bereko mendixkan dago, Astigarreta auzotik gertu, Beasaindik 10 kilometrora. Estalkirik gabeko trikuharri txikia da, eta lau harlauza ditu. Harri zabal horietako hiru kareharrizkoak dira, laugarrena, ordea, margazkoa. 

 

1980an aurkitu zuten arren, indusketa lanak 1986an egin zituzten Aranzadi Elkarteko adituek. 

 

Aztarna eta objektu ugari aurkitu zituzten, eta, elementu horiek aztertu ostean, Larrarteko trikuharria Neolitiko garaikoa izan zitekeela ondorioztatu zuten. Gainera, ikerketa egin zuten arkeologoen aburuz, berriz erabili zuten Eneolitikoan (4000 urte Kristo aurretik, gutxi gorabehera).

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Monumentu megalitikoa

Helbidea
Barrio Astigarreta - 20200 Beasain
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Parkea
Euskadi, auzolana