Arte eta Kultura
Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea XVI. mendeko eliza da. Hiru nabe dituen eliza honetan gotikoaren azken eraginak eta errenazimenduaren ezaugarri klasikoak nahasten dira. Oina angeluzuzena da eta burua karratua. Erretaula nagusia estilo manieristan egindako lan polikromatu bikaina da, Jainkoaren haurtzaroa eta pasioa irudikatuta daude bertan. XVII. mendean sakristia, korua eta kanpandorrea gehitu zioten elizari. Hilerria tenpluaren albo batean dago. Neoklasikoa da, angeluzuzen formakoa eta klaustroa dauka.
Zerbitzuak: Parkinga / Parkea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Eliza eta hilerria
Barrio de Arretxinaga
- 48270
Markina-Xemein
Gotikoa eta errenazentista
XVI. mendea
Zenbait musika emanaldi antolatzen dira urtean zehar.