Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andrabideko harrobiak

Gautegiz-Arteaga eta Ereño lotzen dituen errepidean, antzinako harrobi batzuk daude, eta kare-harri kristaldua atera izan da bertatik luzaroan, koral arrastoak dituen harri gorrixka.

 

Duela 2000 urte aurkitu ziren aztarnategi hauek eta orduan ekin zitzaion harrobiaren ustiapenari. Ondorengo garaietan ere ez zen gelditu harriaren erauzketa, eta ondorioz, hargin paregabeak izan dira inguruotan. Oraintsuko sasoiei dagokionez, Altzarragako harrobian (Andraide auzoan kokatutakoa) modu mekanizatuan egin izan da erauzketa hari helikoidalarekin, haitzurdin errektangeluarrak lortuz horrela.

 

Gainera, jarduera honek utzi digun balio apaingarri handiko harria euskal ondare historikoko eraikin askotan ikus dezakegu; parrokietan, jauregietan, iturrietako apaingarri gisa eta gure inguruko eraikin ugaritan. Egun, harrobiaren ustiapena landu ez arren, mundu osoan da ezaguna marmol hau.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Harrobia

Helbidea
Barrio Andrabide - 48314 Gautegiz Arteaga
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Euskadi, auzolana