Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Loiolako dorretxea

  • Loiolako dorretxea
  • Loiolako santutegia

Loiolako dorretxea

Loiolako dorretxean jaio zen 1491n San Inazio, Jesusen Lagundiaren sortzailea. Hori dela eta, Etxe Santua ezizenarekin ere ezaguna da eraikina.

 

Loiolako santutegiko lurren baitan dago, eta egun, Loiola familiaren (oinaztarren aldeko ahaide nagusiak ziren) eta sendi horretako pertsonarik ezagunenaren, San Inazioren, bizimoduaren berri ematen duen museoa dago bertan.

 

Erdi Aroko beste dorretxe askok bezala, loiolatarrenak lauki formako oinplanoa, lau solairu eta lau isuritako teilatua ditu. Enrike IV.a erregeak dorretxeak eraisteko agindu ondoren, San Inazioren aitonak goiko zatia bota eta adreiluz berreraiki zuen, mudejar estiloan.

 

Hori dela eta, eraikinak bi estilo ezberdin ditu egun: gotikoa lehen bi solairuetan eta mudejarra goiko bietan.


Zerbitzuak: Komunak / Audio-gida / Parkinga / Parkea / Erakusketa-aretoa / Dendak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Dorretxea

Helbidea:

Carretera GI-631, entre Azkoitia y Azpeitia (Santuario de Loiola)  - 20730  Azpeitia

Telefonoa:   +34 943 025 000Telefonoa:  

+34 943 025 000

Helbide elektronikoa:

visitas@santuariodeloyola.org

Estilo artistikoa:

Gotiko-mudejarra

Garaia:

XII. mendea

Ordutegia:

Urteko egun guztietan:10:00etatik 12:30etara eta 15:30etatik 18:15etara 

Ekintzak:

Erretiro espiritualak, erlijio-taldeen egonaldiak eta erromesentzako liturgia ospakizun bereziak.

Euskadi, auzolana