Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andra Mari eliza (Ondarroa)

Andra Mari eliza harkaitz baten gainean dago eraikita, nagusi ageri da herriaren alde zaharrean.

 

1462an eraiki zuten, gotiko estiloan. XVIII eta XIX mendeetan eraberritu egin zuten. Tenpluak trazeria flamingeoko leihoak ditu. Eta horiekin batera pinakuluak eta arrosetoia nabarmentzen dira kanpoaldetik. Ibaiaren ertzetik gora begiratuta, arkupe handia du elizak, antzina itsasontziak babesteko erabiltzen zutena.

 

Elizaren gainean, elementurik bitxienak ditu, "Kortxeleko mamuak" bezala ezagunak direnak. Borgoinar estiloko eskulturak dira, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen dutenak. Euren buruan "Leokadi" dago, kondairak dioenez, herriko alde zaharrean bizi zen eta zigor gisa harri bihurtu zuten. Ordutik elizaren gainean dago, eta herriko jaietan hortik jaisten da.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Iglesia

Helbidea
Plaza Pedro María Unanue - 48700 Ondarroa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV. mendea
Ekintzak

Urtean zehar musika kontzertuak egiten dira

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana