Azpeitiko alde zaharrean dago Erdi Aroaz geroztik Soreasuko Sebastian Deunaren eliza. Tenplarioen garaian egin zuten, nahiz eta dorrea den garai hartatik gelditzen den elementu bakarra. Izan ere, XVI. mendetik konponketa eta aldaketa ugari jasan ditu. Aurrealde platereskoa, esaterako, XVIII. mendean egin zuten, Ventura Rodriguezen diseinuan oinarrituta. Barnean, erretaula barrokoa eta San Inazio bataiatu zuten bataiarria dira elementurik azpimarragarrienak. Bakardadearen Kapera ere oso ederra da. Gabonetan Jaiotza jartzen dute bertan 1894az geroztik.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parrokia
Eliz Kalea, 25
- 20730
Azpeitia
+34 943 811 142 (Parrokia) / +34 688 874 861 (Turismo Bulegoa )
Euskal gotikoa
XVII. mendea