Kurutziagako gurutzea XV. mendean jarri zuten, eta dituen ezaugarriengatik, ez du parekorik. Mende horretan Durango astindu zuen heresiarekin zerikusia omen du gurutzeak.
Hareharri ilunean zizelkatutako irudi gotikoz beteta dago monumentu hau, eta lau metro eta erdi ditu altueran. Enborrean Paradisuko sugea dauka kiribilduta (emakume baten burua du), eta jatorrizko bekatuaren protagonistak agertzen dira: Eba eta Adan. Kapitelean hamabi apostoluak agertzen dira.
Goiko aldean daude elementurik garrantzitsuenak: alde batean, Paradisuko eszena bat agertzen da, eta bestean, Kalbarioa. Horretan, Gurutziltzatzearen irudiaren gainean, eguzkia eta ilargia agertzen dira; bi aingeruk eusten dituzte eta beste bik koroa jartzen diete.
Zerbitzuak: Parkea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Gurutzea
Kurutziaga, 38 (Ermita de Vera Cruz)
- 48200
Durango
Gotikoa
XV. mendea