Santa Ana arkua

Santa Ana arkua

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Ana arkua Durangoko hiribilduaren antzinako harresiak zituen sei ateetatik gaur egun zutik dirauen sarrera bakarra da.

Izen bereko harrizko plaza ederrean dago. 1566. urtean eraiki zuten, baina 1743an ate errenazentista ordezkatzea erabaki zuen udaletxeak eta garaiekin bat zetorren arkua eraiki zuten, barroko estiloan.

Luxu handiz eraiki zuten: bi pisutako garaipen-arku handia da eta hiru metro eta erdiko erdi-puntuko arkudun pasabidea dauka. Harri landuz egina dago.

Balkoi txiki baten gainean bigarren pisua dago. Erdian albo banatara kupulaz estalitako bi garitoi zilindriko dituen Austriatarren armarria duen atiko bat dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Arkua

Helbidea
Plaza Santa Ana - 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana