Zamakola errota

Zamakola errota

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Inon ez dago jasota errota hau noiz eraiki zuten, baina adituek badakite XVIII. mendean leku honetan errota bat zegoela. Zamakola errota eta baserria da, hau da, bertan bizi izan dira beti errotako jabeak. Aurrealdeko hormako idazkiak dioenez, 1874an eraikina berreraiki zuten. Gaur egun, lauki formako oinplanoa, hiru solairu eta lau isuritako teilatua ditu. Baserria harlangaitzez egin zuten, baina ertz guztietan harlandua erabili zuten. Errota dagoen eraikina, bestalde, herri arkitektura neoklasikoaren barnean sar daiteke.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Baserria eta errota

Helbidea
Barrio Indusi - 48141 Dima
Telefonoa
Estilo artistikoa
Neoklasikoa
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana