Axpeko Santa Mariaren eliza

Axpeko Santa Mariaren eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ez dago inolako daturik eliza honen sorkuntzari buruz. Hala ere, elizaren azpian aurkitutako hilerriak Erdi Aroan hemen eliza bat egon zela argi uzten du. Horren harira, aditu batzuk Izpeako Santa Maria elizarekin erlazionatzen dute. Eliza hura Arabako apezpikuari eman zioten Bizkaiko kondeek (Iñigo Lopez eta haren emazte Toda) 1051 urtean. Gaur egungo eraikina, aldiz, XVI. mendean egin zuten. Laukizuzen formako oinplanoa dauka, nabe bakarrekoa. Guztia gurutze-ganga batek estaltzen du. Apaingarrien artean, bi erretaula dira nabarmendu beharrekoak: aldare nagusiaren atzean dagoena, neoklasiko estilokoa, eta Errosarioko Andre Mariaren kaperakoa, barrokoa.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Barrio de Axpe, 2 - 48350 Busturia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
Erdi Aroa
Ekintzak

Noizbehinka kontzertuak egiten dira elizan.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea
Euskadi, auzolana