Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Olatzeko Andre Mariaren baseliza

Olatzeko Andre Mariaren baseliza Azpeitia eta Loiola lotzen dituen bidean dago, Loiolako Santutegitik oso gertu.

 

Loiolatarrei lotuta egon zen mende luzez. San Inaziok, esaterako, mirespen handia zion Olatzeko Andre Mariari, eta sarri joaten zen bertara otoitz egitera. Gainera, XVIII. mendera arte bertan egiten ziren Batzar Nagusiak.

 

XIII. mendekoa da. Ate nagusia puntu erdikoa da, eta, barnean, azpimarratzekoak dira ganga, egurrezko korua eta Birjinaren egur polikromatuzko irudi gotikoa.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Avenida Loiola - 20730 Azpeitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XIII. mendea
Euskadi, auzolana