Andikoako Andre Mariaren Santutegia

Andikoako Andre Mariaren Santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andikoako Andre Mariaren Santutegia tenplu gotikoa da. 1560. urtean eraiki zuten eta hiru zatitan banatutako nabe bakarrekoa da. Armonikoa eta proportzionala da Santutegia eta hormak urre koloreko harlanduz eginda daude. 

Burualdean sakristia dauka eta elizpea berriz eraikinaren erdialdean dago kokatuta. Kanpandorrearen ordez kanpai-horma bat du, hori ere elizaren erdialdean dago. Barrualdetik berriz, oinetan, bi arku eta zutabe batek eusten duen koru altu bat dauka. 

Berrizko San Joan Ebanjelista elizako koruaren kopia bat da. Erretaula ikusgarria du, egur polikromatuzkoa da, barrokoa, churrigueresko aldikoa, eta elementu batzuk rokoko estilokoak dira. Andikoako Santutegia 1949an zaharberritu zuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Santuario

Helbidea
Barrio Andikoa - 48240 Berriz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Bi dira santutegi honetan ospatzen diren jaiak, Andra Mariren garbikundea, otsailaren 2an eta Jaunaren Igokundea.

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
Euskadi, auzolana