Augusti jauregia

Augustin Zulueta Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Augustin Zulueta Jauregia Ricardo Augusti jaunarentzat eraiki zuten 1912an, garai hartako estiloa eta familia aberatsek zituzten gustuak oinarri hartuta. Katedral Berria egin zuten bi arkitektoek diseinatu zuten, Julian Apraizek eta Javier de Luquek, alegia. 1941ean, Arabako Foru Aldundiak erosi zuen eta bertan jarri zuen Arte Ederren Museoa. 1962an, Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten. Espainiako XVIII-XIX. mendeetako artelanen bilduma bat eta XIX. mendearen azken laurdenetik XX. mendearen bigarren erdira arteko euskal kostunbrismoaren eredu diren lan ugari daude ikusgai Arte Ederren Museoan. Lorategi eder batek inguratzen duen eraikin eklektikoa handitu egin zuten hainbat lan gordetzeko. Hala, hiru zatitan bereizita dago: eraikin nagusia (jauregia), 60ko hamarkadan handitu zuten zatia eta egun museoaren sarbide nagusia den eraikina.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Paseo de Fray Francisco de Vitoria, 8 - 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eklektikoa
Garaia
XX. mendea
Ekintzak

Erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... antolatzen dituzte.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana