Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Matxitxakoko itsasargia

  • Matxitxakoko itsasargia
  • Matxitxakoko itsasargia

Matxitxakoko itsasargia

Matxitxako lurmuturrean bi itsasargi daude, bata zaharra, gaur egun erabiltzen ez dena, eta bestea modernoa.

 

Itsasargi zaharra 1852an jarri zuten martxan eta 1909 urtera arte egon zen lanean. Orain dorrea bakarrik dago zutik. Durangaldeko harrobietatik ateratako harriaz eginda dago. Dorre horretatik 110 metrora gaur egungo itsasargia dago.

 

Bestea gelditu zutenean hasi zen martxan. Eraikina dorrezainen etxeak, biltegiak eta tresna-gordetegiak osatzen dute. Oina angeluzuzena du, eta bi solairuko erdiko gorputzak eta solairu bakarreko alboetako beste bi gorputzek osatzen dute. Sarrera nagusia erdi-puntuko arkukoa da.

 

Dorrea eraikinaren ipar-mendebaldean dago, oktogonala da, harlangaitzez eginda dago eta burdinurtuaz egindako kupula ederra du. Hor dago argia.

Bertara heltzeko:

BI 3101 errepidea hartuko dugu Bermeotik. Arane auzotik irtenda, gas planta inguruan, eskuinetara aparkatuko dugu autoa eta bide-zidor batetik gorantz eginda helduko gara itsasargira. Bide-zidor honetatik heltzeak aldats handia igo beharra eskatzen du itzultzerakoan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Faro


Helbidea:

Cabo de Matxitxako  - 48370  Bermeo

Telefonoa:   +34 946 179 154 (Turismo Bulegoa)Telefonoa:  

+34 946 179 154 (Turismo Bulegoa)

Helbide elektronikoa:

antolakuntza@bermeo.eus

Garaia:

Zaharra: XIX. mendea; gaur egungoa: XX. mendea.

Euskadi, auzolana