San Pedro Apostoluaren eliza gotikoa antzina hiria inguratzen zuen harresiari itsatsita eraiki zuten. Hori dela eta, sarrera nagusia albo batean eduki zuen XIX. mendean sarrera berria egin zioten arte. Eraikin eder honen zatirik handiena XIV. mendean egin zuten.
Gurutze latindar formako oinplanoa, gurutzadura eta abside asimetrikoa ditu. Garai bateko portada (Errementari kalekoa) Euskal Autonomia Erkidegoko eskultura multzorik ikusgarrienetakoa da. Ama Birjinaren irudia dauka erdian, albo batean Santiago eta San Pedro santuak eta beste aldean San Pablo eta San Joan. Goian, tinpanoan, San Pedroren irudia gailentzen da. Ezin hobeto zizelkatutako irudiak dira.
Ojiba-arkuak, leiho gotikoak eta gurutze-gangak daude barruan. Deigarria da barrualdeko elementu heraldikoen ugaritasuna.
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parrokia-eliza
Calle Fundadora de las Siervas de Jesús
- 01001
Vitoria-Gasteiz
Gotikoa
Erdi Aroa (XIV. mendea)