San Bizente Martiriaren parrokia

San Bizente Martiriaren parrokia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Alde zaharrean egin zuten azken eliza da San Bizente Martiriarena. Antzina hiribilduaren hego-ekialdeko ertza babesten zuen San Bizente gotorlekuaren gainean eraiki zuten XV. mendearen amaieran eta XVI.aren hasieran. Ezaugarri gotikoak eta errenazentistak uztartzen ditu. Eliza ikusgarria da. 

Garaiera berean gurutze-gangez eta arku tertzeletez estalitako hiru nabe ditu. Barnean, Gurutze Santuaren kapera da elementurik aipagarrienetakoa. Ortuño Ibañez de Aguirre gortesauaren armarria ageri du. Nabarmentzekoak dira, era berean, korua eta Karmengo Amaren kapera. 

Antzinako gotorlekuaren zenbait elementu mantentzen ditu. Ez dago dorrera igo eta egurrezko egituran zehar ibiltzea bezalakorik.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia-eliza

Helbidea
Cuesta de San Vicente, 5 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV-XVI. mendeak

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana