Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Villasuso jauregia

  • Villasuso jauregia

Villasuso jauregia

Villasuso jauregia erdigune historikoan dago, Aihotz plazan, San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen mandatariaren, aginduz. 

Garai hartan ohikoa ez zen U forma eman zioten eraikinari, Gasteiz inguratzen zuen harresia aprobetxatuz eraiki behar zelako eta gune aldapatsua zelako. Gutxi landutako harlandu txikiz egin zituzten hormak eta harlanduz, berriz, aurrealdea, armarria eta baoen ertzak. Antzina, portada nagusia Villasuso plazatxoan zegoen, goiko aldean. Salinas familiaren armarria eta zutabez inguratutako ate bat zeuden bertan. 

Egun, ordea, Aihotz plazatik sartzen da. XX. mendean Udalak bere egin zuen, eta biltzarrak, hitzaldiak eta erakusketak egiteko egokitu zuen.


Zerbitzuak: Komunak / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea:

Plaza del Machete, s/n  - 01001  Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:   +34 945 161 260Telefonoa:  

+34 945 161 260

Helbide elektronikoa:

congrestur@vitoria-gasteiz.org

Estilo artistikoa:

Errenazentista

Garaia:

XVI. mendea

Ekintzak:

Bisitaldi gidatuak antolatzen dira udan, aste santuan eta zubietan. Gasteizko Turismo Bulegoan kontsultatu (945 161 598).

Euskadi, auzolana