Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Migel Goiaingeruaren eliza

  • San Migel Goiaingeruaren eliza

San Migel Goiaingeruaren eliza

Andre Maria Zuriaren plazako eraikinik itzaltsuena da San Migel Goiaingeruaren eliza. XIV eta XVI. mendeen artean eraiki zuten, lehengo ermita baten hondarren gainean.

 

Estilo gotikoa eta errenazentista nahasten dituen eraikin dotorea da. Oinplano angeluzuzena eta hiru nabe ditu. Barruan, erretaula nagusia gailentzen da; barrokoa da eta Gregorio Fernandez eskultoreak egin zuen.

 

Hiritarrek gehien maite duten elizetako bat da San Migel Goiaingeruarena, bertan beneratzen baita, Andre Maria Zuria, Gasteizko zaindaria eta gainera urtero, abuztuaren 4an, Zeledon jaisten da kanpandorretik hiriko jai nagusiei hasiera emanez.


Zerbitzuak: Parkea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Parrokia-eliza

Helbidea:

Plaza de la Virgen Blanca  - 01001  Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:   +34 945 161 598 (Gasteizko Turismo Bulegoa) / +34 945 231 290 (San Migel Goiaingeruaren eliza)Telefonoa:  

+34 945 161 598 (Gasteizko Turismo Bulegoa) / +34 945 231 290 (San Migel Goiaingeruaren eliza)

Estilo artistikoa:

Gotiko-errenazentista

Garaia:

XIV-XVI. mendeak

Ordutegia:

Meza ordutegia: 

Lanegunetan: 11:30etan / 19:30etan

Bezperak: 19:30etan

Jaiegunak: 08:30etan / 11:30etan / 12:30etan

Udan Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu. 945 161 598 telefonora deitu. 

 

Ekintzak:

Musika emanaldiak egiten dituzte elizan.

Euskadi, auzolana