Balio handiko dokumentuak daude gordeta Arabako Artxibo Historiko Probintzialean.
Dekretu bidez sortu zuten 1931ko azaroaren 12an, ehun urte baino gehiagoko notario-protokoloak gordetzeko eta zabaltzeko xedez. Harrezkero beste hainbat agiri artxibatu dituzte bertan (zaharrenak Erdi Arokoak dira, XIII. mendekoak). Egun, notarioek eta Estatuko Herri Administrazioek Araban sortzen dituzten dokumentuak bertan kudeatzen dituzte, eta, gainera, agiri pribatuak ere gordetzen dituzte. Zaintzapean dituzten dokumentu horiek ikusteko aukera dago. Horrela, erakunde publikoetako agiriez gain, Arabako hainbat sendi garrantzitsuren dokumentuak, Oñatiko Unibertsitateko agiriak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko dokumentuak ere topa ditzakegu bertan.
Arabako Artxibo Historiko Probintzialak lau egoitza izan ditu sortu zenetik. 2004ko uztailetik Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko campusean dago, ikasleentzako egoitza baten eta Enpresa Zientzien fakultatearen artean.
Zerbitzuak: Komunak / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Eraikin ofiziala
Paseo de la Zumaquera, 21
- 01006
Vitoria-Gasteiz
Eraikin hau ikusteko bisitaldi gidatuak 945 181 818 telefono-zenbakian hitzartu behar dira.
Biurteko erakusketa ikus daiteke.