Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Tuestako Jasokundeko Andre Mariaren elizak erromanikotik gotikorako trantsizio elementuak ditu. Era horretako ezaugarriak dituen Arabako eraikinik garrantzitsuenetakoa da. Ez dago argi noiz eraiki zuten, baina XII. mendearen hondarrean eta XIII.aren hasieran egina dela uste dute.
Ataria erromanikoa da eta Bibliako gertakizunak ikus daitezke irudikatuta. Elizpea, ordea, askoz berriagoa da. 1795ean egin zuten. Barrualdeko elementurik adierazgarriena eliza estaltzen duen ganga da. Txikia den arren, hainbat ertz ditu euskarri gisa.
Erretaula nagusia hegoaldeko kapera batean dago. XVI. gizaldian egin zuten eta Andre Mariaren Zeruratzea dago erdian. Aipagarria da, era berean, Andre Maria Zuriaren eskultura bikaina ere. 1300. urtekoa da gutxi gorabehera.
Eliza