Arte eta Kultura
Gotorleku izateko sortu zuten arren, egun ezagutzen dugun elizak XV. eta batez ere XVI. mendean du jatorria, 1564an Agurainen jazo zen sutean kiskalitako elizaren ordezko bihurtu baitzen. Oinplano angeluzuzena dauka, eta gotikoa da.
Ondo bereizitako bi alde dituen dorre bat dauka. XVII. mendeko kanpai-horma dauka gurutzaduran eta dorrearen oinean, berriz, molduradun arku zorrotzeko ate bat dago. Eliz ataria eta kanpandorrea barrokoak dira. Luxurik gabeko eraikina da. Barnealdeko banaketan, aldiz, XVI. mendeko lehen erdiko estilo gotikoaren elementuak nabari dira. Garaiera ezberdineko hiru nabe eta girola zuzen bat ditu.
Erretaula nagusia Mateo Zabalak hasi zuen 1646an eta, ondoren, Pedro Obrelek eman zion jarraipena 1650ean. Erretaula barroko klasizista da eta 1660 inguruan amaitu zuten. Egileorreko Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat dago sakristian. Nabarmentzekoa da, era berean, koruko organoa. Juan Monturusek egin zuen XIX. mendean.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Eliza-gotorlekua
Plaza de San Juan
- 01200
Agurain/Salvatierra
+34 945 300 155 (Udaletxea) / +34 945 312 535 (Tura Kirola Abentura)
Gotikoa
XV-XVI. mendeak