Agurain Erdi Aroan sortutako herria da eta, horrenbestez, harresiz inguratuta egon zen zenbait mendez.
Garai hartan, hiru kalek soilik osatzen zuten: Kale Nagusiak (monumentu gehienak bertan daude), Harategi kaleak eta Zapatari kaleak. Hiru kale horiek Aguraingo erdigune historiko eta artistikoa osatzen dute egun.
Bertan daude herriko eraikinik esanguratsuenak: San Joan eta Santa Maria eliza-gotorlekuak, Andre Alargunen Etxea (herriko eraikin zibiletan zaharrena), Begoñatarren etxea, Azkarragatarren etxea, Bustamantetarren etxea eta San Joanen Olbeak.
Zerbitzuak: Komunak / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Erdigune historikoa
- 01200
Agurain/Salvatierra
Erdi Aroa