Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Orgaz dorretxea

Praktika Onak
  • Orgaz dorretxea

Orgaz dorretxea

Dorreak, jauregiak eta harresi baten hondarrek osatzen dute Orgazko kondeen eraikin multzoa. Dorrea XIV. mendearen hondarrean egin zuten ongi landutako harriz. Eraikin angeluzuzena da. Teilatua balkoi modukoa da, eta hiru koskadun modiloiak ditu. Hormetan gezi-leiho txikiak eta leiho bikiak ditu. Jauregia, berriz, XVI. mendekoan eraiki zuten, eraikinak gotorleku izateari utzi zionean. Dorrea bezala, angeluzuzena da eta ongi landutako harriz egina dago. Zutabe gotikoek eusten duten arku konopial bat dago sarrera nagusian. Horma horretan bi armarri daude: Hurtado Mendoza familiarena, eskuinean, eta Guzman eta Toledo sendiena, ezkerrean. XIX. mendearen amaieran baserri gisa erabili ostean, hutsik geratu zen XX. gizaldian. Micaela Portilla Eskola-Tailerra da egun. Lanbide Heziketa eskolak emateaz gain, eraikina zaharberritzen eta birgaitzen ari dira.


Zerbitzuak: Parkinga

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Dorretxea

Helbidea:

Fontecha, s/n  - 01423  Lantarón

Telefonoa:   +34 945 35 90 63 / +34 945 355 089Telefonoa:  

+34 945 35 90 63 / +34 945 355 089

Helbide elektronikoa:

escuelataller@cuadrilladeanana.es

Garaia:

Erdi Aroa (XIV-XV. mendeak)

Euskadi, auzolana