San Roke baseliza muino batean dago, Kolitza mendiaren tontorrean, amildegi baten ertzean orekari eusten. Itsasoaren mailatik 880 metrora dago.
1111. urteko agiri batzuetan bada baselizaren berri, baina gaur egun zutik dagoena XIII. mendekoa da, zistertar estiloa nagusi zen garaikoa. Baseliza harlanduz eginda dago, eta nabe bakarra du, angeluzuzena, kanoi-ganga eta abside batekin.
Sarrera nagusian erdi puntuko arkua du, figurak dituzten mentsulatan eusten diren hiru arkiboltekin. Dorreak kanpai bakarra du eta goiko aldean harrizko gurutzea.
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Baseliza
Monte Kolitza
- 48800
Balmaseda
Zistertarra
XIII. mendea
Erromeria bat egiten da Aste Santutik 40 egun pasa eta lehen larunbatean.