Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Klararen komentua

  • Santa Klararen Komentua

Santa Klararen komentua

Santa Klara komentuaren multzo arkitektonikoa komentuak, elizak eta prezeptoriak osatzen dute. Juan de la Piedra eta Berastegi indianoak emandako diruarekin eraiki zen 1675. urtean. Ordutik, 1985era arte, Klausurako Klaristarrak bizi izan dira bertan. 

 

Apaindura handirik gabeko aurrealdea du. Erdi puntuko arkupean dago sarrera nagusia. Horren gainean, horma-hobi batean, Santa Klararen irudia dago, armarri bat du albo banatan. 

 

Barruan berriz, erretaula barroko bikainak ditu, XVII eta XVIII. mendeetako lanekin, traza, egitura eta irudimen handikoak. Koruan 1777ko organoa (Bizkaiko zaharrenetakoa omen da) dago. 

 

Gaur egun zaharberrituta dago guztia: komentua ostatu eta jatetxe bat da, prezeptoria etxebizitza pribatua eta eliza Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa.


Zerbitzuak: Haur-instalazioak / Parkinga / Erakusketa-aretoa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Komentua, eliza

Helbidea:

Campo de las monjas, 1 o Avenida Encartaciones, 2  - 48800  Balmaseda

Telefonoa:   +34 946 802 976 (Enkartur)Telefonoa:  

+34 946 802 976 (Enkartur)

Helbide elektronikoa:

info@enkartur.eus

Estilo artistikoa:

Klasizismoa

Garaia:

XVII. mendea

Euskadi, auzolana