Balmasedako udaletxea herriaren erdigunen dago, San Severino eliza ikusgarriaren ondoan, izen bereko plazari begira. Ikusgarriena eraikinaren arkupea da. Mudejar estiloko beste batzuen itxura duela eta, Balmasedako Mezkita ezizena hartu du. Sei pasabideko bost tartetan banatutako arkupe dotorea dauka udaletxeak sarrera gisa. Erdi puntuko arku dobeladunak ditu eta, horiek, forma exagonala duten zutabe lodietan eusten dira. XVIII. mendearen erdialdera eraiki zuten, estilo barrokoan egindako jauregi ederra da. Harlanduz egindako fatxada nagusia du, lehen solairuan bost balkoi daude, mentsula handiak dituzte euskarri, erdikoa handiagoa da eta bere gainean armarria du. Bigarren solairuan berriz, leiho txikiak daude, karpanel arkuekin. Erlaitz konplexua du gainean eta lau hegaleko teilatuarekin estalita dago.
Zerbitzuak: Parkea
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Jauregia, Udaletxea
Plaza de San Severino
- 48800
Balmaseda
Barrokoa
XVIII. mendea