Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arrasateko Udaletxea

XVIII. mendeko eraikin barrokoa da Arrasateko Udaletxea. Martin Karrera arkitektoa buru zela hasi ziren eraikina altxatzen 1756an. Harlanduz eginiko eraikuntza honen beherengo solairua bost arkuk osatzen dute, eta burdin sarez eginiko balkoi handi bat du erdialdean.

 

Horren gainean, berriz, frantses rococoaren eragina nabari zaion herriko armarria dago. Barnealdean ere bada, ordea, elementu interesgarririk. Esate baterako, erdialdean dagoen eskailera nagusia; harmaila bakoitza harrizko pieza bakarrarekin eginda dago. Nabarmentzekoa da, era berean, batzar gelan dagoen egurrezko lana ere.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Plaza del pueblo, s/n - 20500 Arrasate/Mondragón
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana