Elexabeitiako San Migel eliza

Elexabeitiako San Migel eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Elexabeitiako San Migel eliza Erdi Aroaren amaieran eraiki zen, XV. mendeko azken hamarkadan edota XVI. mendearen hasieran. Sasoi horretakoa da nabe nagusia, sagrario gotikoa eta oinetan zurezko koru goratua dituena. Gero, 1621ean, kanpandorrea eraiki zuten elizaren atariaren gainean eta barrokoa goreneko unean zegoenean berriz, gainaldea; azken bi elementu horiek ere zurezkoak dira, eliza honek dituen elementurik deigarrienak. San Migelen bi irudi daude elizan, egur polikromatuz eginak; bata, gotikoa eta bestea, erromanikoa. Estilo horretakoa da baita, barruan dagoen Ama Birjinaren irudi bat.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Barrio Elejabeitia - 48142 Artea
Telefonoa
Garaia
Erdi Aroa

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Parkinga
  • Parkea
Euskadi, auzolana