Arte eta Kultura
Eliza katoliko bikain hau XVI eta XVIII. mendeen artean eraiki zuten herriko plazan. Estilo errenazentista eta barrokoa uztartzen ditu. Kanpotik hiru zati ezberdin ditu: dorrea, eliza eta sakristia berria.
Eliz ataria da tenpluaren elementurik nabarmenena, XVII. mendeko arkitekturaren berariazko altxorra. Errenazentista da eta garaipen arku baten azpian dago. Garaipen arku horrek pilastrak ditu alboetan eta hiru zatitan bereizitako arku erdizirkular handi bat dago pilastra horien artean. Ate bikoitz bat dago beheko aldean.
Barruan erretaula nagusia gailentzen da, barrokoaren adibide bikaina. Koruan, berriz, XVII. mendeko organo bat dago.
Zerbitzuak: Parkinga / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Eliza
Calle Mayor, 13
- 01330
Labastida/Bastida
+34 945 331 108 ( ) / +34 945 331 015 (Bastidako turismo bulegoa)
Errenazentista eta barrokoa
Aro Modernoa, XVI. mendea
Bisita gidatuetarako Bastidako Turismo bulegoarekin kontaktuan jarri
Organo-kontzertuak egiten dira