Iruña-Veleiako multzo arkeologikoa

Iruña-Veleiako multzo arkeologikoa

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Iruña-Veleiako aztarnategia Arabako eta Euskadiko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa da. Arabako Lautadan dago, Iruña Okan, Tresponde eta Billoda artean, Gasteiztik 10 kilometrora. 1.500 urteko historia biltzen du 80 hektareako hedaduran.

 

Beste ezer baino lehen, indigenen herrixka izan zen Iruña. Kristo aurreko VIII. mendean sortu zen, Brontze Aroaren hondarrean. Burdin Aroan asko hazi zen eta Kristo osteko I. menderako lurralde honetako hirigunerik boteretsuenetakoa eta handienetakoa zen.

 

Bi zati ditu: 11 hektareatik gora harresi barruan eta eremu zabala harresiz kanpo. Harresiaren goiko aldetik osorik ikus dezake bisitariak 1984an Monumentu Multzo izendatutako aztarnategia.

 

Hirugarren mendeko krisia gainditu ostean, beste goraldi bat izan zuen herrixkak. Garai horretakoa da harresia, 1,5 kilometroko perimetroduna. Hormek, berriz, 4,5 eta 5,5 metro arteko zabalera eta 8 metroko garaiera zuten. Oraindik egun 16 dorreren zimenduak eta sarrera nagusia, hegoaldeko atea, ikus daitezke.

 

Bosgarren mendearen amaieran eta seigarrenean mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenean, Veleia despopulatuz joan zen.

 

Bisitak

Iruña-Veleiako txokorik esanguratsuenak ezagutzeko bi ibilbide gidatu eskaintzen dira. Besteak beste, harresiaren kanpoaldea ("Open Area" izena jarri diote, eta bertan merkatu handi baten hondarrak aurkitu dituzte), harresia bera eta Hegoaldeko Atea ikus daitezke.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Conjunto arqueológico

Helbidea
Entre Trespuentes y Víllodas - 01191 Iruña Oka/Iruña de Oca
Telefonoa
Weba
Garaia
Erromatar garaia

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkinga
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana