Antzina, hamazazpi herrigunek osatzen zuten Leintz bailara, eta udal agintariek ez zuten batzartzeko lekurik. Beraz, kanpaiekin abisua eman ostean, herrietako eliza eta atariak erabiltzen zituzten bilera publikoak egiteko.
XVII. mendean Eskoriatza eta Aretxabaleta banandu zirenean, ordea, udaletxea eraiki zuten erdialdeko Durana kalean.
Harlanduzko hormak dituen eraikina da. Fatxada nagusiko armarria benetan deigarria da. Buru biko arranoa eta Aretxabaletako, Gipuzkoako eta Gaztela eta Leongo armak ikus daitezke bertan.
Loramendi Euskara Elkartearen egoitza da egun.
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Eraikin ofiziala
Durana, 11
- 20550
Aretxabaleta
Loramendi Euskara Elkarteak kultur jarduera ugari antolatzen ditu urtean zehar.