Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Andre Mariaren Zeruratzearen eliza XIV. mendeko gotikoaren eredu bikaina da. Saloi formako oina dauka, eta kapera ugari: lau nabean eta hiru presbiterioan. Absidea gotiko poligonala da. Kanpotik hainbat kontrahormek eusten dute, eta barrutik, aldiz, nerbio-gangak ditu. Eliza bera gotikoaren adibide onenetako bat baldin bada, mendebaldeko ataria eta korua XVI. mendeko Errenazentismo garaiko artearen ordezkari dira. Azkenik, barnean dauden hilobiak eta erretaula barrokoa ikusteko geldiunea egitea gomendatzen da.
Eliza