Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Antiguako Amaren baseliza

Baseliza honi buruzko lehen aipamenak 1503koak dira. Garai bateko errege-bidean dagoenez, antzina oinezko asko bertan geratzen ziren otoitz egiteko. Baselizaren aurrean Kalbarixoko gurutzea zegoen (gaur errepidearen beste aldean dago) eta amek bertara eramaten zituzten haurrak oinez ikastera. Gurutzeari hiru buelta ematen zizkioten, eta, buelta bakoitzean, beheko partean irudikatuta dagoen oilarrari musu ematen zioten. Ondoren, amak, haurrak besapean zituztela, baselizan sartzen ziren otoitz egitera eta kandela bat edota limosnatxo bat eskaintzen zuten. Baselizaren barruan, XVI. mendeko Andre Mariaren irudi gotiko bikaina ikus daiteke. Garai batean XV. mendeko Andre Maria Magdalenaren irudia ere bazegoen, baina Donostiara eraman zuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Barrio Antigua - 20577 Antzuola
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
Euskadi, auzolana