Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Euskadiko erdi-erdian dago kokatuta Urkiolako Santutegia, Urkiolako Parke Naturalean. Mendi zoragarriz eta harizti, pagadi eta lizardiz inguratuta dago. Ez da ezagutzen noiz eraiki zen, baina dokumentu batzuen arabera VIII-XI. mende bitartekoa omen da.
Dena den, hainbat berrikuntza egin ostean, gaur egun zutik dagoen eraikina XX. mendean altxatutakoa da. Eraikinak oinalde angeluzuzena du eta bi zatiz osatuta dago. Kanpoko hormak lau kontrahorma handiz indartuta daude eta oraindik santutegi zaharraren dorre bat ere zutik dago. Barrualdean ia 850.000 harriz osatutako mosaiko ikusgarria du.
San Anton Adabea (urtarrilak 17) eta San Antonio Paduakoa (ekainak 13) gurtzen dira bertan. Ekainean erromeria jendetsua egiten da, eta ohiturak dioenez, ezkongaiek bikotekidea aurkitzeko Santutegiaren aurrean dagoen harri handiari (meteoritoa omen da) bueltak ematen dizkiote.
Santutegitik hurbil eta elkarri galtzada batez lotuak, Santa Apolonia eta Santo Kristoren baselizak daude.
Santutegia