Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Leintz Gatzako alde zaharra

Leintz Gatzagako alde zaharrak historia luzea du. Hiru kale paralelo eta zeharkako kale bat ditu. Herriaren erdigune historikoan nabarmentzeko moduko eraikin eta monumentu ugari daude. 

 

Besteak beste, XVII. mendeko Garro jauregia. Zilarrezko armarri dotore bat dauka atarian. Deigarria da 12 tutuko iturria ("As de Copas" izenez ezagutzen dute) ere. Ura aska handi batera isurtzen duten 12 hodi ditu. Ibilbide turistikoa amaitzeko, Soran jauregia ikus dezakegu. Garai batean herrira iristen ziren errege-erreginek bertan hartzen zuten ostatu. 

 

Eraikina goitik behera zaharberritzeko lanak amaituta, Soranetxea hotela ireki zuten bertan 2008ko irailaren 11n.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Alde zaharra

Helbidea
- 20530 Leintz-Gatzaga
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Jatetxea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana